Av. Portuetxe 51 of. 305 · 20018 · Donostia · Tel.: 943 224 068 · Fax: 943 224 067 | ![]() |
| |||
|
Pello Coudroy
|
pello Coudroy naiz, 1939ko uztailaren 2an Azkainen sortua. Gure familia sobera haundia zen, aita lanean aritzen zen eta ni ama laguntzeko sukalde kontuetan sartu nintzen. Handik aintzina ikasi nuen nire gustura sukaldatzen. Gazte-gaztetik Euskal Herriko sukaldaritza-txapelketetan ibilia naiz, Iparraldean nola Hegoaldean, pierrot Gil lagun sukaldariarekin batera.
1996. urtetik, hau da, duela hamabi urtetik hona, Donibane Lohizu-neko Begiraleak Elkartean sukalde-eskolak ematen aritzen naiz. Eskola hauek urritik ekainera emaiten ditut, bi hilabetetan behin, ostiral batean, arratseko zazpietan. parte hartzeko aski da elkartera telefonoz deitzea izenaren emaitekoz eta hogei euro pagatzea Begiraleak-en kontu korrontean. Errezeta herrikoiak egiten ditut, eta izena ematen duten guziek parte hartzen dute nerekin batera afariaren prestaketan. Gero, afaria egina delarik, elgarrekin afaltzen dugu. Kafearekin eta koparekin batera euskal kantuen tenorea izaiten da. Gehienetan, hogoita hamar bat lagun inguru biltzen gira mahainaren inguruan. Animatzen bazira horra hor elkarteko telefonoa eta posta elektronikoa:
Telefonoa: 05.59.51.13.90 (Iparraldetik)
00335.59.51.13.90 (Hegoaldetik)
posta elektronikoa: •begiraleak@wanadoo.fr
Libros publicados:
< volver al listado de autores | ||