Av. Portuetxe 51 of. 305 · 20018 · Donostia · Tel.: 943 224 068 · Fax: 943 224 067 | ![]() |
| |||
|
Dionisio Barandiaran Etxeberria
|
DIONISIO BARANDIARAN ETXEBERRIA 1927an jaiotako ataundarra dugu. 1936ko gerra madarikatuak Donostiara eraman zuen bere familiarekin batera eta ordutik bertan bizi izan zen. Donostiako Arte eta Ofizio eskolan ikasi ondoren etxegintzan aritu zen luzaz, eta beste eraikin ugariren artean aipatzekoa da Zarautzen altxatu zuen Euromar izeneko hotel eta urbanizazioa. Euskal kostalde turistikoa bultzatzea zen haren asmoa.
Oteizarekin hitz egin ondoren, zabaldu zuen Donostiako Bengoetxea kalean Barandiaran Galeria Gaur talde artistikoaren abialeku izan zena; Zarautzen, gaur famatuak diren zenbait euskal sukaldariren harrobia izan zen Ostalaritza Eskola ireki eta bultzatu zuen eta Donostiako auzoei bizitza eman nahian, Egian Dunixi zinetokia zabaldu. Horretaz gain, eraikuntza arloan ordura arte gure artean ezagutzen ez ziren ideiak eta bideak erabili zituen.
Zorigaitzez, gaitzak eraman zuen 1979. urtean, berrogeita hamabi urte zituelarik. Amaitu gabe utzi zuen oroitzapen-liburu honetan bere pentsamenduak eta gogoetak topatuko dituzu.
Libros publicados:
< volver al listado de autores | ||