BUSCAR
CATÁLOGO NOVEDADES NOTICIAS DISTRIBUIDORES AUTORES ENVÍOS

Av. Portuetxe 51 of. 305 · 20018 · Donostia · Tel.: 943 224 068 · Fax: 943 224 067

Piarres Lafitte

piarres Lafitte Ithurralde Luhuson sortu zen 1901. urtean eta 1985ean hil zen Baionan 84 urte zituela. Gazte-gaztetatik euskaltzale eta abertzale handia izan zen, EAJ alderditik beti gertu ibili zena. Baionan eta Beloken ikasketak burutu ondoren Baionan apaiztu zen.1936ko errefuxiatuak laguntzen ahalegindu zen sutsuki eta Bigarren Gerla Handia izan zelarik erresistentzian buru-belarri aritu zen. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko militante gartsua izanki, Iparraldeko aldizkari eta agerkari ia guztietan idatzi zuen. Bere obra nagusia Grammaire basque izenekoa da. Hark idatzi zituen ere Lapurdiko itsas hegian jokatu ziren antzezlan ugari. 1944an Herria euskarazko aldizkaria sortu zuenetako bat izan zen. 1952tik euskaltzain osoa izan zen eta 1982an Euskal Herriko Unibertsitatean honoris causa izendatu zuten.


Libros publicados:

Lafitteren antzerki kaierak

ISBN-978-84-9797-336

+info

< volver al listado de autores