BUSCAR
CATÁLOGO NOVEDADES NOTICIAS DISTRIBUIDORES AUTORES ENVÍOS

Av. Portuetxe 51 of. 305 · 20018 · Donostia · Tel.: 943 224 068 · Fax: 943 224 067

Joseba Aurkenerena

Joseba Aurkenerena Barandiaran. 1956an Donostian jaio eta Lapurdiko Urruñan bizi den irakaslea. Formazioz historia lizentziatua da eta gaur irakasle gisa Irungo Txingudi Ikastolan aritzen da. Ipuingintzan, saiakeran, hiztegigintzan, antzerkian, historian eta itzulpengintzan zenbait liburu plazaraturik dauka: Euskal sinismen zaharrak, Harribeltzetako ipuinak, Makurmendiren magalean, Harribeltzeta nire gogoan, Hodei ororen azpian, Sorgin mainguak dabiltz, Euskaldunon mundua hizpide, Hendaiako tren geltokian, Jaizkibelazpi, Axularren itzala… horietako batzuk direlarik. Kronika arloan hauxe da ateratzen duen hirugarren liburua eta hiruak Iparraldeari eskainitakoak dira: Iparraldeko kronikak (1999) eta Iparraldean gaindi (2006). Honako hau aurrekoen segida kronologikoa dela esan dezakegu. Kronika hauetan Ipar Euskal Herriko bizierak eta itxaropenak dakarzkigu. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri xeheari egindako ikerketa da eta arlo etnografikoak zama handia hartzen du atal guztietan. Bihotzez eta esperantzaz egindako erradiografia dela esan daiteke.


Libros publicados:

Iparraldea bizi-egarri

ISBN-978-84-9797-488-2

0'00 €

+info

Gureak eta mundu zabalekoak

ISBN-978-84-9797-487-5

0'00 €

+info

Ama-lurraren kantua

ISBN-978-84-9797-443-1

0'00 €

+info

Ipar haizeak

ISBN-978-84-9797-370

0'00 €

+info

Hendaiako tren geltokian

ISBN-84-9797-276-5

+info

< volver al listado de autores