Av. Portuetxe 51 of. 305 · 20018 · Donostia · Tel.: 943 224 068 · Fax: 943 224 067 | ![]() |
| |
|
ISBN-84-9797-276-5
euskara |
Hendaiako tren geltokian Joseba AurkenerenaLeku eta momentu aunitz hauta daitezke istorioen bilgune gisa, Euskal Herriko edozein bazterretan, edozein lurraldetan, edozein arotan; Bizkaian, Nafarroa Garaian edota zuberoan; Goierrin, Amikuzen edota Erriberan; Bilbon, Donostian edota Maulen; Oionen, Burlatan edota Eskiulan; atzo, gaur edota bihar. Nik liburu honetako hogeita bat istorioak biltzeko Hendaiako tren-geltokia aukeratu dut, bertatik egunero honanzko eta haranzko bideak urratzen direlako, bertatik egunero leku orotara bidaiatzen diren trenak abiatzen direlako, bertako itxarogune eta bagoietan egunero makina bat biziera gauzatzen delako.Arestian esan bezala, leku eta une orotan jazotzen dira biltzeko eta oroitzeko moduko gertaerak. Eta horixe da liburu honetan egileak bilatu duena. Hogeita bat istorio, hogeita bat kontakizun, era guztietako gertaerak bilduz. Eta horrela, Nafarroako Henrike II.aren garaiko Otsoa alkimista, Donostiako badian izandako naufragioa, Aralarko elur artean galdutako mutikoaren harmonika, Bortüetan bizi izandako artzain zuberotarrak, Hitler, Franco eta Fulcanelli Hendaian bildu zirenekoa, Sor Margarita monjaren infusio miresgarria, Iruñeko Gaztelu plazako kioskoan pixa egin zuen mutila... eta beste hamaika pertsonaia eta pasadizo korapilatzen dira narrazio liburu honetan. Laburbiltzeko, esan dezagun liburu honek euskal historian zehar urratutako bidearen isla izan nahi duela. |